XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasle pare batek irakur dezala. Ulertua gera bedi.

C) Irakasleak esango die ikasleei: Gero liburu honetan zer egingo dugun kontatu beharko duzue.

Irakur ezazue ixilka testu hori.

Ikasleek irakurri liburua itxi ikasle bakoitzak esaldi bana esan beharko du, etorkizuna landuz: Custer jeneralaren kontra borrokatuko dugu etxeko lanak egingo ditugu....

D) 1.4 ariketa egin daiteke (orain edo 1.3-ren ondoren).

E) 1.3 Entzute ariketa egin.

Egoera aurkeztu badaezpada: Igarle batek bere etorkizuna iragartzen dio emakume bati.

Ariketa liburuan gauza horietako bakoitzari buruz zer esaten dion ipini beharko dute.

(Ondo azaldu zer egin behar duten, bestela despistaturik ibil daitezke).

Hona hemen entzungo dutena: Ekarri, ekarri hona esku polit hori eta neuk irakurriko dizut zure etorkizuna.

Ea zer esaten duen ezkontzaren marrak... ea bada....

O! Laster ezkonduko zara gizon altu eta ilegorri batekin eta hiru ume edukiko dituzu, ederrak izango dira eta begi urdinak izango dituzte.

Lan eder bat aurkituko duzu.

Ez da oso garbi ikusten baina bulego handi batetan egingo duzu lan.

Eta laster loteria irtengo zaizu eta oso aberatsa izango zara.

Horregatik oso bizitza zoriontsu eta luzea izango da zurea eta 100 urterekin hilko zara. IXILUNE BAT.